XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... taxia gidatzekoan eraman ohi zuen berokia janzten ari zen bitartean - egun guztiko lan astunaren ondoren, sei orduz zutik, zure trajerik onenarekin itotzen eta patata frijituak beste jatekorik gabe egon behar izatea da.

- Kraaak - esan zuen Mortimerrek.

Diamanteak baino are gehiago maite zituen patata frijituak.

Arabeli Biltzarre Areto ikusgarri haien irudia etorri zitzaion burura, horma gorri haiek eta zintzilik zeuden mahats mordo urrekarak eta bertan, jende guztia dantzan ganorarik gabe bere jantzirik onenarekin.

- Joango zarete dantzara, ezta? galdetu zuen antsiaz.

Hortaz Chris Cross etorriko da ni zaintzera.

Beste irtenbiderik ez dugula uste dut esan zuen Jones jaunak bere emaztearen eta alabaren aurpegi itxaropentsuei begira.

- Baina kontuz? Chris etorriko balitz, ez dezala hamaiketatik aurrera gitarra jo.

Azkenekoan kexak izan genituen kale alde banatan semaforoetaraino bizi direnen partetik.